viernes, 6 de enero de 2012

Me apetece mucho publicar...




Entonces a ello voy, tengo unos cuantos textos antiguos y no tan antiguos que me apetece exponer, así que ahí van.


Gobernuz kanpoko erakundeak susmopean

Gobernuz kanpoko erakundeek gizartearen ongizatean laguntzen dute modu baketsu eta konprometitu batean, gehiago behar duten pertsonak, bai gure auzokideak bai beste herrialdetakoak bizitza erosoago bat izateko laguntzeko.

Haien lanaren eremua izugarri handia da, giza-laguntza, alfabetatze eta hezi, ekologia, kultura zaindu, giza eskubideak defendatu … Asko izan dezakete, ez dira bakarrik Afrikako adarrera mugitzen direnak (bai garrantzitsuak dira bertan, mespreziorik egin barik), baina gure auzoan dauden pertsona eta elkarte desfaboratuak laguntzen. Batzuetan ahazten dugu eta. 
Nahiz eta Afrika laguntza handia izan behar, gure eguneroko bizitzan gurutzatzen dugun eskalea edo drogadiktoari lagundu behar diogu, eta hori egingo bagenu gizarte hobeago bat izango ginateke ziur. Eta adibide hori utziz gure hurrengo belaunaldiak mundu hobe bat izango lukete.

GKEek asko lagundu dute mundu osoan zehar eta arlo ezberdinetan. Lekuan bertan dauden  lankideak zein diruarekin laguntzen duten pertsonek garrantzitsuak dira. Batak ezin izango litzateke besteekin lana jarraitu.
Halaber, GKEen definiziorik markatuena probetxuz gabe ematen dutela haien laguntza, lana eta denbora. 

Gaur egungo gizartean ezer ez, ez denean dohainik, haiek bai. Baina, izugarrizko bihotza izan arren, batzuetan negozioa egin nahi duten batzuk ateratzen dira egunkarietan bere GKEko bazkideen errentak bere apeta pertsonalentzat erabili dutelako. Eta berri hori irakurtzen duzun bitartean gustatuko litzaidake bazkide bakoitzaren erreakzio fisiko eta berbalak filmatu … Gutaz barre egiten dute politikariek ados, baina gobernuz kanpoko erakundeak ere? Bere izena esaten duen bezala gobernuaren kanpo daude … baina gobernuan egongo balitz bezala portatzen dira haietariko buruzagi batzuk.

Horrela, iruzur hauek jendearen aurrean ateratzerakoan, normalena da kideak, hilero ematen duten dirua gelditzea da, engainatuak sentitzen baitira. Eta orain “justos por pecadores” ordaintzen dute batzuen azpijokoa.  


No hay comentarios:

Publicar un comentario