Argaltzeko
bide kaskarra
Gaur egungo edertasun
tipoa argaltasuna da. Modelo gehienak eta aktoresa askok hain daude
obsesionatuak honekin, zein anorexiaren eskuetan erori dira.
Jendeak orokorrean, eta
gazteek pertsonalki, famatuak dute izar gisa eta haiek egiten
dutena imitatzen dute ondorio txarrekin, anorexia edota bulimia gaixotasunetan eroriz.
Frantzian argitaratu
diren azken datuak honako hau aurkeztu dute:
- 1`5 milioi emakume ukituak izango dira anorexiarekin.
- Gaztaroan gutxi gora behera 11 urterekin hasten dira arazoak.
- Anorexia 2400 gaztetik batek anorexia du (9 neska mutil batentzako).
- % 4 hiltzen dira anorexiagatik.
- % 10tik % 15raion anorexikoak gazte hiltzeko arriskuan daude.
Ehuneko altu bat dago
medikuarenera joaten ez diren gazteak eta gaixotasun hau izaten
dutenak. Bestalde, farmatzeutika entrepresa batzuek ikusi dute
mehetzeko pilulen salmentek izugarrizko gorakada egin zutela, eta gero
eta produktu gehiago eta desberdin plazaratzen dute merkatuetan.
Elikadura arazo guzti hauek berri larria sortu dute: Servier laborategi farmatzeutikoaren buruzagia auziaren aurrean izatea argaltzeko produktu baten ondorioak ez esateagatik. Gartzelan 4 urteko zigorra bota nahi diote.
Elikadura arazo guzti hauek berri larria sortu dute: Servier laborategi farmatzeutikoaren buruzagia auziaren aurrean izatea argaltzeko produktu baten ondorioak ez esateagatik. Gartzelan 4 urteko zigorra bota nahi diote.
Mediator izena du
produktu honek, diabetesa eta gehiegizko pisua duten pertsonentzat
bidalia dago, baina bere kontsumitzaile gehienek ez zeukaten
azukrearekiko gaizotasunik.
2006.urtean, Frantziako
Osakidetzak bazekien 300.000 pertsona baino gehiago hartzen zutela
produktu hau, haietatik, % 70 diabetikoak ez zirenak.
Bost milioi pertsonek
erabili zuten gosea kentzen duen produktu hau 33 urteren buruan.
Medikamentu honek
benfluor substantzia du,
anfetamina antzekoa, eta ikerketek esaten duten bezala, arazo
kardiobaskular inportanteak sortzen ditu. Gutxienez 500 lagun hil
egin dira Mediator hartzeagatik. Baina ikerketa ezbedin baten aburuz,
hildakoen zenbakia 1320ra arte igo dezake.
Izkutatutako
datu beldurgarri hauengatik, entrepresa farmatzeutikaren burua
epaileraren aurrean eseri egin da. Jacques Servier izeneko agure
honek 90 urte ditu eta hexagonoaren gizon aberatsenetariko bat da,
bere laborategiak Frantziako farmatzeutiken bigarren postua dauka.
Espainia, Italia...
Mediatoren kontrako usmoak 2004.urtean hasi ziren, urte bat aurrerago
Italian eta Espainian merkatutik dagoeneko atera zuten.
2012.urteraino ailegatu behar izan da, nahiz eta 2006. Frantziako
botere ofizialek informe bat idatzi zuten argaltzeko produktu honen
arriskuak aurkezten.
Servier laborategiaren nagusiak izango da epaitutako pertsona
bakarra; Osakidetzak, medikuak eta Medikuaren Agentziak ere
susmagarri egon arren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario