Guztia hasi zen Armenteros izeneko herrixka batean, hango neska-mutilei
klaseak ematen profesional batzuei esker, dohainik lan egiten zituztenak eta
pixkanaka "La Inmaculada" eskola sortu zuten, Salamankako herri
honetan.
Juan Trujillok 83 urte ditu, apaiza da, eta bere bizitza osoa besteei eman
die. Orain dela 50 urte, bere ilusioak jarri zituen "La Inmaculada"
eskola martxan jartzeko. Ez da ikastetxe arrunt bat, bertan ikasketetik kanpo geratu
diren edota hezkuntza bat izatea ezin dutenentzat bidalita dago. Valladolid,
Salamanca, Senegal, Bali, Chile eta beste 30 nazionalitate ezberdinetako
lagunak daude. 800 ikasle daude eta haietariko %70 atzerritarrak dira.
Eskola horretatik 50.000 baino ikasle gehiago pasatu dira ikasketa duinak
izateko, zeren beste modu batez ez zutelako izango, eta ez hori bakarrik, ohe
eta janari plater bat ere. Haientzat, etxe bat bezala da bere bizikidetasun
errietekin eta guzti.
Don Juan deritzote ikastetxe hau sortu zuen apaizari eta bere ustez,
"nazionalitate ezberdinak izatea ez du arazoak sortzen, txarrena da, hemen
dauden gazte askok ez dakitela borrokatu behar dutenak gauza asko
lortzeko".
Momentu gogorrak
"La Inmaculada" funtzionatzeko urtero 600.000 euro behar ditu.
Estatuarekin adostatutako eskola da eta han dauden gazte batzuen gurasoen
diruagatik lortzen dute. Baina ez duenak ez du ordaintzen, ikastetxe honen
helburua ez da dirua lortzea, hezkuntza bat lor ez dezaketen gazteentzat egiten
da, ikasketa duinak izateko beste modu bat ez baitute. Haietariko batzuk ez
dakite ezta erdaraz hitz egiten, horretarako eskolan dauden 50 maisu eta
andereñoen lana, diziplina eta ahaleginak oso garrantzitsuak dira. Eta haien
lana emaitzak ematen dute, bai horixe, ikasle askok unibertsitatera edo
formazio profesionalarantz doaz.
Esan behar dena da ez duela erreformatorio batekin zer ikusirik. "Inportanteena gazteak dira" dio Don Juanek, baina ikastetxean daudenen artean beldurra sentitzen da "La Inmaculada"-ren sortzailearen adinagatik. Zer gertatuko da geroaldian? Dakigun bakarra ontasunaren hazia dagoeneko eraina dela.
Esan behar dena da ez duela erreformatorio batekin zer ikusirik. "Inportanteena gazteak dira" dio Don Juanek, baina ikastetxean daudenen artean beldurra sentitzen da "La Inmaculada"-ren sortzailearen adinagatik. Zer gertatuko da geroaldian? Dakigun bakarra ontasunaren hazia dagoeneko eraina dela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario