sábado, 9 de febrero de 2013

Omenaldia




Orain dela bi urte eta hilabete batzuk Barakaldotik Baionara etorri nintzela. Arrazoia pixkat bitxia da, baina egia esan gaur egun ez dut erabaki horretaz damutzen, ene bizitokia bilakatu dut Lapurdiko kapitala, eta apartamendu txiki honetatik ene sua.

Lehenengo hilabeteak ez ziren oso dibertigarriak, inor ezagutu gabe eta lanik gabe orduan motel motel joaten ziren. Azaroan ikusi nuen Aek bat zegoela herrian eta hara joan nintzen nire euskera hobetzeko nahietan, baina gehienbat jende ezagutzeko gogoekin.
Hala izan zen, ene izena eman nuen, esan beharra nahi modu traketsan hitz egin nuen, urteak euskara erabili gabe geratu baitzen ene burmuinean. Ezer larri.
Aste horretan hasi eta aste horretan izugarrizko integrazio eta familia bat ginelaren sentimendua.



Ah! Ahantzi aitzin, zein izan zen ene harridura nire herriko mutil bat ikusi nuenean Aek-n. Azkenean bera izan zen nire ikasturte horren erakaslea. Euskal Herria txikia baldin bada, imajina ezazue Baiona... Guztiok ezagutzen dugu elkar.

Ikaragarri ondo pasatzen genituen klaseak eta urte horretatik aurrera ene klasekide gehienak Aek-ko irakasle bilakatu dira, eta horrek poztasun handia sortzen nau. Esan nahi du euskalduntze prozesua funtzionatzen duela eta jendeak jarraitzen duela besteei euskara pasatzeko nahiekin. Oso sentimendu polita da.

Guzti hau atera da atzoko Baionako gau eskolako ikasleei egindako omenaldiagatik. Momentutxo alaia eta emotiboa bizi genuen. Jakelineri, orain dela 40 urte gau eskolan aritzen den agure adoretsuari egin zioten gau eskolako permanenteek opari berezi bat, bere ibilbide nekaezina eta jarraitua ikasle guztiei erakusteko. Nola lan egiten eta plazerra euskararekin lotuz hizkuntz ikarragarri hau ikastea posiblea dela, eta ez hori bakarrik! Berarekin bizitzea, noski, posiblea dela.



Nik ez dut euskara ikasteari (ene ustez) inoiz utziko, edozein hizkuntza bezala, ikaskuntza ez baita inoiz amaitzen. Hori egitera adore ematen dizuet, ez utzi, eutsi euskarari!

No hay comentarios:

Publicar un comentario