sábado, 13 de octubre de 2012

Azken egunetako aukeratzeko eskubidea



                Orain dela urte batzuk eutanasiaren inguruko debatea sortu zen ea oraindik ere Estatu espainolak ez du bere azken hitza esan. Europako herrialde batzuek, berriz, haien erabaki legala hartu dute: Frantzian ez da legala eutanasia praktikatzea; Suedian, ordea, bai.
                Galiziar xelebre horren kasua adibidez, guztiz mediatikoa izan zen. Bere gertaeraren berria ikusi zuten pertsonen buruan galdera asko sortu ziren. Baina gaur egun ez dugu erantzun konkreturik legegintzatik etorrita.
                Eutanasia hitzak “heriotza ona” esan nahi du eta justu hori edukitzea da gizaki guztien nahia. Zergatik izan orduan ilegala? Ziur asko jokoan hirugarren bat agertzen delako: erizaina edo medikua. Haien eskuetan dago azkeneko fasean dagoen gaizo baten botoia betiko itzaltzea.
Pertsona bakoitzak bere morala eta etika du, eta han oinarritzen da erabat arazoaren haziera. Garrantzitsua da kontuan hartzea, bakean eta minik Gabe hiltzen edonor laguntzea ez dela hilketa. Nire aburuz haien arteko muga argia da.



                Berdina gertatzen da jaiotzeko momentuarekin; beste norbaitek gure lekuan erabakia hartzen badu ere (kasu honetan gure amak), erditu nahi du modu hoberenean, hau da, jaiotza ona izatea. Eta ondo jaiotzea, ondo hiltzea bezain garrantzitsua da.
                Betidanik, gizakiak sufrimendutik ihes egin du, eta nola egingo luke ezberdin bere bizitzaren azken egunetan?
Ez dago munduan pertsona bat sufritzen ikustea baino gauza tristeagorik ea are gutxiago, bere ahalmenez baliatu ezin bada. Hori dela eta, eutanasia gaizoentzako laguntza dela uste eta ez “erailketa” bat. Ideia horren kontra zenbait pertsona egon arren.
               
                Orduan, herrialde batek eutanasia praktikatzea legal edo ilegala esaten ez badu, Espainiako kasua, indibiduo bakoitzaren esku dago erabakia hartzea. Baina bidezkoa ez dena da eutanasia praktikatu duen mediku bat hiltzaile bat izango balitz bezala epaitzea.
Azkenean, urte askotan sufritzen dagoen pertsona bat sendatuko ez dela aldez aurretik jakinda, zertarako utzi beste egun bat agonia horretan jarraitzen? Makina baten beharra badu bizirik jarraitzeko, orduan galdetu egin behar dioguna geure buruari ea pertsona hori gizaki duin bat den ala pertsona erdi mekanizatua. Eta beste horren guztiaren aurretik, ea hori nahi izango genukeen gure bizitzaren azken egunetarako ala ez.



No hay comentarios:

Publicar un comentario