martes, 16 de octubre de 2012

Sensualitatearen hizkuntzan...


               
        Pintura honek kriston zalaparta sortu zuen bere garaian. Idealizatu gabeko gorputz biluzia erakusteagatik.
Koadro osoan zehar nabari dezakegu koloreen kontrasteen joko sentsuala, intimitate puruaren aurkezpen irekia. Zuriaren eta beltzaren arte elkarrizketa argia; liskar adiskidetsua.
                Irudi zentrala Parisko prostituta findu baten posatu larrugorria da.
Ogibide hau gauzatzen zuela puntu ezberdin batzuetan ikusi ahal da. Lehenengo, koadroaren beraren izenean “Olympia”. Oso ezizen arrunta zen prostituten artean. Bigarrena, koadroan agertzen den beste pertsona batek lore buketa bat eskaintzen diolako. Suposatzen da hirugarren pertsona batena dela eta hau, detaile orokorra zen prostituten klienteen eta emakume hauen artean.
                Olympia ez da bakarrik agertzen. Emakume beltzaren aurpegia nagia eta fondo ilunarekin oso argi ez ikusi, Olympiaren eskuinaldean kokatzen da. Aurpegi ia ikusezina, morroiak bezalaxe: transparenteak besteen begien aurrean. Hango errealitatearen metafora argia.
Bere eskuetan lore sorta bat darama eta gorputzaren posizioagatik ulertzen da, ohean etzanda dagoen emakume biluziarentzat dela.
Lore hauetan koadro osoan ikus ditzakegun kolore puntu bakarrak agertzen dira. Biluzik dagoen emakumearen maitalearen esaldiak izango balira bezala, edota, dituen bezero bakoitzaren irudikapena.
                Olympiaren oinen alboan katu beltz bat ikusten da. Felido mota hauek oso presente ego dira Maneten oihaletan, hain zen horrela non, “katuen margolaria” izendatzen omen zioten.
Animalia hau, betidanik lotu da erotismo, anbiguotasun eta promiskuitatearekin. Berriz ere metafora bat, katuaren irudia Olympiaren berearen errepresentazioa da. Animalizazioa. Katu honek bizkar morkotsa du, beldurrez eraso egongo balitz bezala.

                Olympiak zuzenean begiratzen die ikusleen begiei, probokatzeko nahiekin edo.
Bestalde, zapata batek bakarrik janzten du bere oina, errugabetasunari agur esanez. Fetitxismoaren orgasmoari kaixo.
Mami leuneko eta atezuko Andrea. Bular borobil eta ondo egina. Txikia baina sentsuala. Larru zurikoa, neguko histasun osasuntsuarekin. Ileak orkidea batekin apainduak. Aluaren formako lore zoragarria.
                Bere aurpegiaren adierazpenak erosotasuna eta lotsagabekeria dotorea aurkezten du. Perfumearen eta pozoiaren artean jarri dezakegunen tamaina txikiko gorputza. “Corpus delicti” biluziaren arropa-gisa zapata bakarra, eskumuturrekoa eta lepoko begizta beltza dira. Azkeneko honek mendekotasun sotil baten metafora jolasten du. Olympiaren lanaren eta gizonezkoen menpe nahita hartutako eserleku metaforikoa.
                Garaiko ohitura sexual modernoen antzezpen errealista da Maneten koadro hau. Metaforak metafora, oihal honen puntu guztiak sexuaren eta alde sentsualaren hizkuntzan aurkeztu dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario