Txinatar horoskopoak dioenez 2012 Dragoiaren urtea da.
Belaunaldiz belaunaldi kontatzen diren kondairek, dragoiek ahotik sua
botatzen duten munstroa dela diote. Historiaren garai batean existitu baldin
baziren, badirudi haietariko bat Espainiako baso, mendi eta lautadekin grinatu
dela aurten.
Txirenak alde batera
utzita, hondamenezko urtea izan da Estatu espainola osoarentzat.
Valentzian eta Leonen gertatutako suteek eragin dituzten kalteak ia zenbagabeak
bilakatu dira. Baina bi probintzia horien ez ezik, Estatuko beste askok ere,
sutearen kalteak pairatu dituzte, Malagak, Guadalajarak, Murciak, Zamorak, Tarragonak,
A Coruñak, Toledok, Hueskak eta Kanariar Irlak haien artean.
Azkar esaten da, baina oso komunitate gutxi geratu dira sutearen esku kiskalduetatik
kanpo.
Erretako hektareak
batera jarriko bagenitu Italia estatua bezalako lurralde ikaztu bat izango
genuke. Agian horrela ez gara ohartzen zorigaitzaren bolumenaz, beraz, futbol
zelai batekin konparatuko dugu. Imajina ezazu San Mames zelaiak okupatzen duen
lekua 60.000 bider biderkatuz gero agertze den espazioa. Eta eragiketaren
emaitza 2012 urtean zehar sutean jan duen basoa dela. Sinesgaitz eta tristeak
dira datuak.
Gainera, mendietan eta
basoetan bizi diren animalia desberdin asko bizitokirik gabe geratu dira.
Une honetara iritzita
gutxixeago axola zaigu sutea nola hasi den. Egia esan ez da berdina tximista
batek sutea sortzea eta suzale bat eragitearen kasuak, baina inportanteena
geratu den lurzorua erabat osatzea garbitzea eta ernaberritzen laguntzea da. Eta
horretarako, oihan-zaintzaileek izugarrizko lana egiten dute urte osoan zehar,
nahiz eta telebistan asko ez agertu eta ondorioz, gure buruetan ez izan.
Pertsona aditu hauen aburuz prebentzioa da pausurik garrantzitsuena. “Begi bistan
dagoen gauza bat izanda ere, behin eta berriz errepikatu beharra dugu” dio
Valentziako oihan-zaintzaile batek.
Arrazoi oso du gizon honek eta bere lankideekin proposatzen dituen
erremedioen artean hauek biak dira aipagarrienak: gaztetatik azaltzea nola
zaindu behar dugun natura eta beldurrik ez izatea jendeari apropos egindako
suteak nolako ondorioak eragin ditzakeen aurkeztea.
Erabat erre den
herrialde honen esaera zaharrak “el que juega con fuego se quema” primeran
aurkezten du ailegatu garen egoera zein den.
No hay comentarios:
Publicar un comentario