Kontsumo gizartea
Kontsumitzea da gaur
egungo gizartearen aditzik gustukoena. Pentsatu Gabe erostea bultzatzen gaituen
jende multzoaren parte gara.
Eta droga bat izango balitz bezala jokatzen dugu. Zail askoa egiten zaigu
kontsumo gizarte honetatik ateratzea. Leku guztietatik bonbardatzen gaituzte
geure poltsikoak husteko azkeneko tramankulu elektronikoa edota ez dakit zein
famatuk daraman prakak erosteko. Eta lehenbailehen (hauek amaitu aurretik!).
Gobernuak abisatu zuen
BEZA igoko zuela irailaren lehenengoan. Eta berro hori entzun orduko, denda
askotan hasi zuten jartzen “eros ezazu BEZA igo aurretik” edo antzeko sloganak.
Kontsumismo zorrotza!
Zertarako erosiko dugu hozkailu berri bat BEZA igo aurretik? Merkeagoa
delako? Hobe genuke geure buruari galdetzea ea behar dugun ala ez.
Ailegatu garen puntu
honetan kontsumitzeagatik kontsumitzen da. Benetan behar ditugun baino askoz
gehiagorekin bizi gara. Eta sorgin gurpilean gaude, hau da, gauza bat erosi eta
hilabete batzuen buruan beste baten gura dugu.
Sortzen dituzten produktuak aldez aurretiko hiltzeko data dute. Nola jokatu
horren kontra?
Lehen, garbigailu batek hogei bat urteko bizitza izaten zuen. Gaur
egungoak, aldiz, ez du ezta bestearen bizi erdia irauten.
Ordenagailu eta sakelako telefonoekin gauza bera. Bat hartu, hurrengo
urtean beste modelo bat askoz ere azkarragoa, politagoa eta erabilgarriagoa
ateratzen dute merkatura.
Marka ahaltsuenek
euren estrategia dute: erosi dugun produktua izorratzen bazaigu, hau konpontzea
beste berri bat erostea baino garestiago jartzen dute. Horrela ikusita, nahiago
izaten dugu produktu berrira jotzea, daukaguna konpontzea baino.
Beste garai batzuetako
jendeak, guk baion askoz hobeto zaintzen zituen gauzak. Eta gehiago irauteko
ere egiten ziren. Horren adibiderik argien, emakumeen “panty”-ak dira. Asmatu
zituztenean bizitza osorako izan ohi ziren. Baina pantyen entrepresak konturatu
ziren hori ez zela errentagarria. Eta gaur egun ditugun “papel de fumar”
bezalako mediak ia-ia ukitzearekin bakarrik apurtzen dira. Negozio hutsa.
Erosi eta botatzeko
jarrera honekin jarraituz gero, zabortegi erraldoia bilakatuko dugu, hau, geure
Lurra.
No hay comentarios:
Publicar un comentario