viernes, 12 de octubre de 2012

Denboran atzera?



              Denboran atzera egiteko aukera izango banu, margolarien garai garrantzitsu batera joango nintzateke. Era direnen artean, inpresionismoa aukeratuko nuke, originaltasunaren aldia izan baitzen.

                XIX. mendearen azken hamarkadetan, Frantzian hazi zen inpresionismoaren bihia; gero, Europa osoan hedatzeko.
Denboraldi horretan, Pariseko karriketan ibiltzea izugarrizko sormen iturria izango zen edozein pertsonarentzat, horrexegatik hautatuko nuke argiaren garai horretan bizitzea.
Bertan ibiliko banintz, Monet, Cézanne eta Renoiren erakusketak bisitatzera joango nintzateke dudarik Gabe. Ziur asko liluratuta geratuko nintzateke eta nire sormena berpiztukok lukete.




             Aipatutako margolari talde horrek, pinturaz ezagutzen zen guztiarekin apurtu eta bere errealitatea sortzea lortu zuten. Haien estilo bitxia, garai artako garrantzitsuenetariko bat bilakatu zuten, nahiz eta haien kontrako eszeptiko asko izan eta kritika zaparrada jaso.


             Gizaki ausartenak bakarrik dira gai jadanik ezagutzen dugunaren mugak apurtzeko eta zeharkatzeko. Inpresionistek egin zuten, eta niri ere hori egitea gustatuko litzaidake.
Haien artearen aitzindariak izan ziren, eta nork ez luke atsegin izango, historiaren arlo bat aldatzea bere eskuekin?




No hay comentarios:

Publicar un comentario